XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarautz

ABERTZALETASUNA.

- Bear bearrekoa genduen azkatasuna iritxi ondoren, Zarautz'ko batzokiak bere atiak zabaldu zituan.

Gazte gaztetandik aberriarenganako maitetasuna nabaitzen nuen neregan, eta nere etxe benetakua bera zala ikusirik, bultzada batez nere izen abizenak eman ditut bertan.

Berrogeitairu bazkide ziran artian, baña bai bazkide sendoak, eta bai abertzale bikañak.

Gure irakaslearen azia zabaltzen ezdira gutxi aleginduak, urtez ere eldu antxak dira geienak; eta ongi ezagutzen dute beren aberria, baita maitatu ere.

Beren lan egite ederrez eta beren erakusbide ederrak zabalduaz alde guztitara, Jaunari eskerrak gaur gaztedi ederran jabe dira.

Orduan 43 baziran, gaur bagera 160, gazte eta zar, guztiok gure ikurritza bakarra maitatzeko eta berari jarraitzeko Jaungoikua ta Lege Zarran aldez.

Igaro dan urte orretan gorako aundia egindu ikusten danez gure alderdi onek, izan ere nola ez ikusirik gure gaztediaren anaitasuna, ikusirik berak eten gabe egiten ari diran lan ugaria.

Batzuk dantzak ikasten ari dirala, beste batzuk abeslari dirala, enparantzan txistua jotzen dutela bestiak, ereslari, izlari, idazle, antzezlari eta abar, guztiak asmo berdiña dutela, eta guztiak kaiola batera biltzen dirala.

¡Ori gazte bikañek, aurrera, bire ontatik zuzen guaz ta!.

Urte zarra amaitu da ta berriari asiera eman diogu.

Nere gogoa litzake abertzale guztiena bezelaxe, urte berri onetan ez jakin daudenari erakustia, bire okerretik dabiltzanak zuzenera ekarriaz, tamalez gure aurka dirala ta, asmo berdiña ezdutelako, alkar ikusi nai ezik eten gabeko burrukan ibiliaz.

Beste era batez konpontzen dira gauzak, eta ez iñorenganako asarrez.

Gure anaiak dira guztiak, kopeta beltzik ez jarri iñori, juan eta alditasunez eman berari itza, gure aberria Euzkadi dala aitortu, bere izaera edestu, gure oñarria euskera dala adierazi, eta entzun ondo beren erantzuna.

Onez dijuanari onez erantzuten zaio-ta.

Negu beltzaren urrengo, uda berria dator, eta poztu gaztiak arrosen usaña, eta ekiñ gogoz lanari.

Gure irakasle Sabiñ'ak ziona, abertzaletasuna maitetasuna da ta, ez besterik.

Aurrera bada guztiok zabalduaz azi onurakor ori, uri eta mendietan, kale eta baserrietan, guztiok ama egiazkoa ezagutuaz eta bera laztandu eta maitatuaz egunen batez gogoz abestu dezagun:
Azkatasun eguzkia
basotik erten da.

DEMA JOKUA ZALA TA....

- Izugarrizko jendetza batu zan juan dan larunbatez uri onetan, dema eta peria batera egokitu baiziran.

Gure baserritarren gogoak bete zituzten.

¡Egundo alako leiaketarik noski! Azkenik Zarautz'ko Suazu'k irabazi egin zion Aya'ko Armendia'ri.

Emengoak sei plaza ta erdi egiñ zituzten, areriuak laurekiñ geldituaz.

ERREGEAK.

- Bezpera egunez kalerik kale emen ibilli ziran abesti ederrak abestu zituzten, eresbatzak atzetik lagunduaz.

Txindi asko batu dute entzun degunez, eta gaxotegirako dira guztiak.

BASARRI.